GIZARTE AKTIBO ETA OSASUNTSUAGO BATERAKO
Jarduera fisiko eta osasun arloko profesionalentzako prestakuntza
Gure ikastaroak mugimendua eta osasuna sustatzen dituzten profesionalentzat dira, esparru askotan: fisioterapeutak, jarduera fisiko eta kirol arloko graduatuak, heziketa fisikoko irakasleak, eskola kiroleko prestatzaileak, osasun eta ongizate arloko teknikariak eta kirol kudeatzaileak, besteak beste. Ikaskuntza praktiko eta ebidentzian oinarritua eskaintzen dizugu, programazio hobeak diseinatu eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagun dezazun.