GIZARTE AKTIBO ETA OSASUNTSUAGO BATERAKO
Jarduera fisiko eta osasun arloko profesionalentzako prestakuntza
Gure ikastaroak jarduera fisikoa eta osasuna sustatzen dituzten profesionalentzat dira, hainbat esparrutan: fisioterapeutak, jarduera fisiko eta kirol arloko graduatuak, heziketa fisikoko irakasleak, eskola kiroleko prestatzaileak, osasun eta ongizate arloko teknikariak eta kirol kudeatzaileak, besteak beste. Ikaskuntza praktikoa eta ebidentzian oinarritua eskaintzen dugu, programazio hobeak diseinatzeko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.