2026ko Formakuntza Plana benetan eraginkorra eta langileengan zentratua izan dadin, "behetik gora" (bottom-up) eraikitzea erabaki dugu. Horrek esan nahi du prozesua ez dela soilik zuzendaritzaren erabakietan oinarrituko, baizik eta langileen behar eta iritzietan.
Prozesuaren urrats nagusiak honako hauek dira:
-
Beharren Bilketa (Orain): Langile guztiei, helarazten zaien galdetegi honen bidez, zuzenean jaso nahi ditugu lanpostuetan dauden hutsuneak eta etorkizunerako langileek dituzten garapen-interesak.
-
Datuen Azterketa eta Lehentasunen Zehazpena: Jasotako erantzunak sailkatu eta aztertuko ditugu, enpresaren helburu estrategikoekin gurutzatuz.
-
Prestakuntza Planaren Diseinua: Beharrei erantzuteko prestakuntza-ekintza zehatzak hautatu eta antolatuko dira.
-
Plana Abian Jartzea: 2026. urtean zehar, hautatutako prestakuntzak eskainiko dira.