Joan eduki nagusira zuzenean

Prebentzioa eta elkarbizitzarako gakoak oinarri teorikoak

3. Kontratu didaktikoak eta elkarbizitzarako bideak

Kontratu Didaktikoa ikasle baten eta irakaslearen artean borondatez eta formalki adostutako tresna da, jokabide jakin baten hobekuntza edo helburu akademiko- sozial zehatz baten lorpenerako konpromisoa ezartzen duena (Nelsen, 2006). Kontratu didaktikoaren erabilera ez da zigor sistema bat, garapen pertsonala sustatzeko marko bat baizik. Ikusi dezagun honen ezaugarriak.