3. Ikastaroan landuko diren moduluak
1. MODULUA: OINARRIZKO MARKOA ETA BEGIRADA
Ardatza: Gatazkaren "zergatia" ulertzea.
- Gatazkaren definizioak eta ikuspegiak: Zer diote autore ezberdinek gatazkaren inguruan? Nola ulertzen da eta nola birpentsatu daiteke?
- Jokabide agresiboen zergatia: Zer egon daiteke gazteen jokabide zailen atzean? Zein behar emozional, sozial edo mental aktibatzen dira?
- Agresibitatea adierazpen gisa: Agresibitatea pertsonen adierazpen modua dela ulertzea, epaitzetik harago begiratzen ikastea.
Ardatza: Konexioaren bila.
- Ulertu eta ulertua izan: Entzute aktiboaren indarra eta emozioen identifikazioa.
- Komunikazio ez bortitzaren oinarriak: Gaztearen hitzen atzean dagoen benetako beharra identifikatzen ikastea.
- Berdintasunean oinarritutako bitartekaritza: Bitartekaritzaren pausoak, non helburua ez den akordioa soilik, baizik eta elkar ulertzea.
- Konponbide kolaboratiboak: Hezitzaileak inposatu ordez, gazteekin batera sortutako konponbideak.
3. MODULUA: GATAZKEN PREBENTZIOA ETA ELKARBIZITZARAKO GAKOAK
Ardatza: Prebentzioa eta elkarbizitzarako oinarriak.
- Gelako giro positiboa: Segurtasuna, elkarrenganako errespetua eta kohesioa sustatzen duten estrategiak.
- Ikaskuntza kooperatiboa: Harremanak, konfiantza eta lankidetza sustatzen dituen metodologia.
- Kontratu didaktikoak eta elkarbizitzarako bideak: Arauak eta hitzarmenak modu partekatuan eraikitzea.
- Adimen emozionalaren garapena: Gazteen autoerregulazioa, emozioen kudeaketa eta enpatia lantzea.