Athlon S. Coop. (www.athlon.eus) 1990eko irailean sortu zen Saiolan berrikuntza eta enpresa zentroaren baitan (www.saiolan.com). 35 urte baino gehiagoko ibilbidea duen kooperatiba da, osasunarekin, jarduera fisikoarekin, ariketa fisikoarekin eta kirolarekin lotutako alderdi desberdinak lantzen dituena, eta adin-tarte guztietako pertsonen bizimoduan aldaketa osasungarriak sustatzen dituena.
Athlonek jarraitzen duen misioa argia da: gizartearen ongizate maila hobetzen laguntzea eta pertsonak ahaldunduz ohitura osasungarriak bereganatu eta garatzea. Izaera berritzailea duen enpresa da, ekintzailetza eta kudeaketa uztartzen dituena, beti ere bezeroarekiko ikuspegi estrategikotik lan egiten duena.
Horretarako, diziplina anitzeko talde profesionala du: osasunaren, ergonomiaren, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko adituak.