Ikastaro honetan, eskola kirolean agertzen diren gatazken ulermena eta kudeaketa lantzeko tresnak eskainiko dira, ikuspegi hezitzaile eta eraldatzaile batetik.
Ikastaroa 3 modulutan antolatuta dago, eta modulu bakoitzaren amaieran galdetegi labur baten bidez, barneratutako ideiak sendotuko dira.
Modulu honen helburua gatazka zer den eta zergatik sortzen den ulertzea da, begirada hezitzaile eta ulerkor batetik abiatuta.
Gazteen jokabide zailen atzean egon daitezkeen behar emozional, sozial eta neurozientifikoak aztertuko dira, gatazka arazo gisa baino, adierazpen eta aukera hezitzaile gisa ulertzeko.
Modulu honetan, gatazketan konexioa eraikitzeko komunikazioa landuko da, ulertzea eta ulertua izatea erdigunean jarriz.
Entzute aktiboa, emozioen identifikazioa eta hitzen atzean dagoen beharra antzemateko tresnak jorratuko dira, gazteekin harreman orekatuagoak eta errespetuzkoagoak eraikitzeko.
Azken modulu honetan, gatazken prebentzioa landuko da, eguneroko praktikan giro positiboa eta segurua eraikitzeko ikuspegitik.
Ikaskuntza kooperatiboa, kontratu didaktikoak eta adimen emozionalaren garapena bezalako estrategiak jorratuko dira, elkarbizitza osasuntsua eta iraunkorra sustatzeko.
Ikastaro honetan zehar, eskola kirolean agertzen diren gatazkak ulertzeko eta beste begirada batetik lantzeko oinarriak jorratu dira. Ulermenetik abiatuta, komunikazioa, konexioa eta prebentzioa izan dira ardatz.
Gatazka ez da desagerrarazi beharreko zerbait, baizik eta harremanei eta hazkuntza-prozesuei buruzko informazioa ematen duen adierazpena. Begirada horrek hezitzailearen egunerokoa eraldatzeko gaitasuna du.
Ikastaro honetako tresnak eta begirada zure eguneroko testuinguruan txertatzen hasten zarenean, aldaketa txiki baina esanguratsuak sortzen hasiko dira. Horixe da lanketa honen balioa.