Joan eduki nagusira zuzenean

Komunikazio Ez Bortitzaren oinarriak

Gunea: Athlon
Ikastaroa: Gatazken kudeaketa eskola kirola adinean
Liburua: Komunikazio Ez Bortitzaren oinarriak
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: larunbata, 2025(e)ko abenduaren 6(e)an, 05:09(e)tan

Deskribapena

Atal honen ardatza hurrengo izando da: Konexioaren bila, bertan hurrengo gaiak landuko direlarik:


● Ulertu eta ulertua izan: Entzute aktiboaren indarra eta emozioaren identifikazioa
● Komunikazio ez bortitzaren oinarriak: Gaztearen hitzen atzean dagoen beharra identifikatzea
● Gatazken kudeaketa bideratzeko tresnak
● Konponbide Kolaboratiboak: Konponbideak hezitzaileak inposatu beharrean, gazteekin
batera sortzea.

1. Ulertu eta ulertua izan: Entzute aktiboaren indarra eta emozioaren identifikazioa

Entzute aktiboa komunikazio eraginkorraren zutabe nagusia da, eta gatazken ebazpenean ezinbestekoa del alderdia da. Entzute sinple eta pasibotik haratago doa, hizlariak transmititzen duen mezua (hitzezkoa zein ez hitzezkoa) ulertu dela erakusteko prozesu kontzientea eta borondatezkoa baita.

Entzute aktiboak eraginkorra izan dadin, dimentsio enpatikoa behar du, hau da, hizlariak adierazitako emozioak eta sentimenduak aitortu eta balidatzea. Enpatia beste pertsonaren ikuspuntuan jartzeko ahalmena da, haren esperientziak eta emozioak, haiek bezala, sentitu gabe ulertzea (Goleman, 1995).

 

 

2. Komunikazio ez bortitzaren oinarriak: Gaztearen hitzen atzean dagoen beharra identifikatzea

Komunikazio ez bortitza (KEB), harremanetan kalitatzeko konexioa sortzeko eta gizakien arteko ulermena eta enpatia sustatzeko sortu zuen Marshakk Rosenberg psikologoak. Komunikazio eredu hau gatazken kudeaketarako metodo gisa erabilgarria da, eta harreman pertsonalak (norberarekin barne) eta profesionalak elikatzeko ere ezinbesteko tresna da. Harreman mota guztiak zaintzen ditu eta eremu ezberdinetan gatazkak konpontzeko argitasuna ematen duen eredua da (Mendizabal,
2019).

 

 

3. Gatazken kudeaketa bideratzeko tresnak

Ikasleen arteko gatazkak ematen direnean, garrantzitsua da gatazka bideratu ahal izateko espazioak eskaintzea, beraien artean lasai hitz egin eta bideratu ahal izateko. Espazio horretan material eta baliabide ezberdinak egon daitezke, gatazkaren kudeaketa erraztuko dutenak (Rodriguez-Negro, 2023). Hala ere, garrantzitsua da baliabide eta materialen erabileran trebatzea eta pixkanaka ikasten joatea. Gatazkak bideratzeko espazio honek ikasleen autonomia garatzen lagunduko du. Txoko horretan tresna ezberdinak ere erabili gentitzake, baina ez da komeni tresna bat baino gehiago aldi berean erabiltzea (Rodriguez-Negro, 2023). 

 

 

4. Konponbide Kolaboratiboak: Konponbideak hezitzaileak inposatu beharrean, gazteekin batera sortzea.

Ikasleen bitartekaritzaren azken helburua ez da gatazka kanpotik inposatutako irtenbide batekin amaitzea, baizik  eta gazteek berek sortutako eta bi alderdien beharrak asetuko dituen konponbide bat lortzea. Horrek, harremanak hobetzeaz gain, gazteen autonomia eta erantzukizuna garatzen ditu    (Gordon, 2003). Konponbide kolaboratiboen garapenak hiru oinarri teoriko nagusi ditu.

  • Negoziazioa.
  • Behar unibertsilen asetzea.
  • Gazteen agentzia eta erantzukizuna.