| Gunea: | Athlon |
| Ikastaroa: | Gatazken kudeaketa eskola kirola adinean |
| Liburua: | Prebentzioa eta elkarbizitzarako gakoak oinarri teorikoak |
| Nork inprimatua: | Gonbidatua |
| Data: | larunbata, 2025(e)ko abenduaren 6(e)an, 05:09(e)tan |
Atalaren ardatza prebentzioa eta elkarbizitzarako gakoak eskaintzea da. Horretarko hurrengo puntuak landuko ditugu:
● Gelako giro positiboa
● Ikaskuntza kooperatiboa
● Kontratu didaktikoak eta elkarbizitzarako bideak
● Adimen emozionalaren gaitasunak garatu
Gelako giro positiboa ez da soilik diziplina arazorik eza; ikasleek segurtasuna, errespetua eta konfiantza sentitzen duten ingurune hezitzailea da, non ikaskuntza prozesua errazten den. Giro hori sustatzeko, oinarrizko hiru dimentsio hartu behar dira kontuan (Pascual, 2011).
Elkarbizitzarako bidean eta gatazken prebentzioan, ikaskuntza kooperatiboak paper garrantzitsua joka dezake. Gaur egungo gizartean, une oro aurkitu dezakegu lehiara bideratutako uneak. Hori horrela, Ikaskuntza kooperatiboa garrantzitsua izan daiteke.
Kontratu Didaktikoa ikasle baten eta irakaslearen artean borondatez eta formalki adostutako tresna da, jokabide jakin baten hobekuntza edo helburu akademiko- sozial zehatz baten lorpenerako konpromisoa ezartzen duena (Nelsen, 2006). Kontratu didaktikoaren erabilera ez da zigor sistema bat, garapen pertsonala sustatzeko marko bat baizik. Ikusi dezagun honen ezaugarriak.
Daniel Goleman izan zen Adimen emozionalaren kontzeptua ezagutarazi zuena, adimen kognitiboa baino gehiago, bizitzako arrakastan eta harremanen kalitatean garrantzi handiagoa duela argudiatuz (Goleman, 1995). Adimen emozionala, norbere eta besteen emozioak ezagutu, ulertu eta modu egokian kudeatzeko gaitasuna da.
Jarraian ikusi ditzakezu gatazken kudeaketarekin duten lotura.