Joan eduki nagusira zuzenean

Ikastaroaren aurkezpena

Gunea: Athlon
Ikastaroa: Gatazken kudeaketa eskola kirola adinean
Liburua: Ikastaroaren aurkezpena
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: larunbata, 2025(e)ko abenduaren 6(e)an, 05:01(e)tan

1. Sarrera

Gatazken kudeaketa eta begirada enpatikoa

Gatazka gazteekin lanean ezinbestekoa den errealitatea da, baina gure ikastaroan ez dugu arazo gisa ikusiko; aitzitik, hazkunderako eta konexioa sakontzeko aukera paregabe gisa baizik. Jokabidearen erroa ulertzea ezinbestekoa izango da, enpatia eta ulermen horretatik lan eginez.

Modulu honetan, gatazkari buruzko gure paradigma aldatuko dugu. Ez dugu soilik estrategia konkretuetan arreta jarriko, baizik eta gaztearen jokabidearen zergatia bilatzen ahaleginduko gara. Gaztearen jokabide zailen atzean dagoen behar neurozientifiko, emozional edo bestelakoa zein den ulertzen ahalegindu beharko gara.

Hezitzaile gisa, gure lehen lana ez da konpontzea, baizik eta begirada enpatiko batetik abiatzea eta gaztearen barne-mundua irakurtzen ikastea.

2. Ikastaroaren helburuak

Gatazkaren kontzeptua eraldatzea:
Gatazka saihestu beharreko zerbait izatetik ikasketa eta harremanak berreraikitzeko aukera gisa ikusteko gaitasuna bereganatzea.
Gaztearen jokabidearen zergatia ulertzea:
Gazteen jokabide zailen atzean dauden oinarrizko beharrak (emozionalak, mentalak, sozialak…) eta prozesu neurozientifikoak identifikatzen ikastea.
Agresibitatea berrinterpretatzea:
Agresibitatea pertsonen adierazpen modua dela ulertzeko begirada lantzea, jokabidea etiketatu eta epaitu beharrean.
Enpatia aktiboaren oinarriak finkatzea:
Gaztearen sentimenduak eta egoera emozionala bereizteko tresnak eskuratzea, gatazkan begirada ulerkor eta enpatikoa mantentzeko.

3. Ikastaroan landuko diren moduluak

1. MODULUA: OINARRIZKO MARKOA ETA BEGIRADA

Ardatza: Gatazkaren "zergatia" ulertzea.

  • Gatazkaren definizioak eta ikuspegiak: Zer diote autore ezberdinek gatazkaren inguruan? Nola ulertzen da eta nola birpentsatu daiteke?
  • Jokabide agresiboen zergatia: Zer egon daiteke gazteen jokabide zailen atzean? Zein behar emozional, sozial edo mental aktibatzen dira?
  • Agresibitatea adierazpen gisa: Agresibitatea pertsonen adierazpen modua dela ulertzea, epaitzetik harago begiratzen ikastea.

2. MODULUA: KOMUNIKAZIO EZ BORTITZAREN OINARRIAK

Ardatza: Konexioaren bila.

  • Ulertu eta ulertua izan: Entzute aktiboaren indarra eta emozioen identifikazioa.
  • Komunikazio ez bortitzaren oinarriak: Gaztearen hitzen atzean dagoen benetako beharra identifikatzen ikastea.
  • Berdintasunean oinarritutako bitartekaritza: Bitartekaritzaren pausoak, non helburua ez den akordioa soilik, baizik eta elkar ulertzea.
  • Konponbide kolaboratiboak: Hezitzaileak inposatu ordez, gazteekin batera sortutako konponbideak.

3. MODULUA: GATAZKEN PREBENTZIOA ETA ELKARBIZITZARAKO GAKOAK

Ardatza: Prebentzioa eta elkarbizitzarako oinarriak.

  • Gelako giro positiboa: Segurtasuna, elkarrenganako errespetua eta kohesioa sustatzen duten estrategiak.
  • Ikaskuntza kooperatiboa: Harremanak, konfiantza eta lankidetza sustatzen dituen metodologia.
  • Kontratu didaktikoak eta elkarbizitzarako bideak: Arauak eta hitzarmenak modu partekatuan eraikitzea.
  • Adimen emozionalaren garapena: Gazteen autoerregulazioa, emozioen kudeaketa eta enpatia lantzea.