| Gunea: | Athlon |
| Ikastaroa: | Gatazken kudeaketa eskola kirola adinean |
| Liburua: | Gatazkaren "zergatia" ulertzea marko teorikoa |
| Nork inprimatua: | Gonbidatua |
| Data: | larunbata, 2025(e)ko abenduaren 6(e)an, 05:01(e)tan |
Nekez ulertu dezakegu gizakia gatazkako errealitatetik urrun. Gatazka gizakion errealitatearen ezinbesteko osagaia da, nahiz eta historikoki modu negatiboan ulertu den, indarkeriari eta konfrontazioari hertsiki lotuta hain zuzen ere. Modulu honetako lehen helburu eta urratsa, gatazka begirada positiboago batetik ulertzea da.
Gazteen artean jokabide erasokorrak eta gatazkatsuak agertzea faktore anitzeko fenomenoa da, bai norbanakoaren beharretan eta premia emozionaletan, bai hezkuntza eta familia ingurunean eragina duten gizarte eta kultura eraldaketa sakonetan errotuta dagoena. Vinyamataren (2003) hitzen arabera, jarrera hauen atzean, premiak eta nahiak daude, askotan asetu gabekoak eta horrek jokabide oldarkorrak eta bortitzak ekarri dezake.
Agresibitatea adierazpen pertsonal gisa ulertzeko, funtsezkoa da faktore psikologikoekin, emozionalekin eta gizabanakoaren barne behar asegaitzekin lotzen duten testuetara jotzea. Hori horrela, ase gabeko beharren eta portaera oldarkorraren arteko loturan, Vinyamatak (2003), lotura zuzena ezartzen du barne motibazioen eta jokabide oldarkorren artean.