Atalaren ardatza prebentzioa eta elkarbizitzarako gakoak eskaintzea da. Horretarko hurrengo puntuak landuko ditugu:
● Gelako giro positiboa
● Ikaskuntza kooperatiboa
● Kontratu didaktikoak eta elkarbizitzarako bideak
● Adimen emozionalaren gaitasunak garatu
Kontratu Didaktikoa ikasle baten eta irakaslearen artean borondatez eta formalki adostutako tresna da, jokabide jakin baten hobekuntza edo helburu akademiko- sozial zehatz baten lorpenerako konpromisoa ezartzen duena (Nelsen, 2006). Kontratu didaktikoaren erabilera ez da zigor sistema bat, garapen pertsonala sustatzeko marko bat baizik. Ikusi dezagun honen ezaugarriak.