Salta al contenido principal

Perfilado de sección

  • Modulu honetan larrialdietako laguntzak emateko hasierako kontzeptuak landuko dira: bat-bateko heriotza kardiakoaren epidemiologia, BAS protokoloaren (Babestu, Abisatu, Sorostu) aplikazioa, "urrezko orduaren" garrantzia eta biktimaren lehen zein bigarren mailako balorazio sistematikoa egiteko metodologiak.

    Lortuko dituzun gaitasunak:

    • BAS protokoloa zuzen aplikatzea, soroslearen, ingurunea eta biktimaren segurtasuna bermatzeko.
    • Denboraren eragina ("urrezko ordua") ulertzea, biziraupenean eta ondorio larriak saihesteko orduan duen garrantziaz jabetuz.
    • Lehen eta bigarren mailako balorazio sistematikoa egitea (XABCDE protokoloa jarraituz), bizitza arriskuan jartzen duten egoerak detektatzeko.
     
      • Larrialdi batetako pazientearen balorazioak eskema sistematizatu bati jarraitzen dio, bizitza arriskuan jartzen duten egoerak azkar detektatu eta tratatzeko aukera ematen duena.

        Gaur egun erabiltzen den protokolo eguneratua XABCDE da. Honek hemorragia maxibo edota larri baten kontrola (X) barneratzen du arnasbide klasikoaren aurretik, American College of Surgeons-eko Trauma Batzordearen (ATLS, 10. edizioa) gomendioei eta emergentzia aurreratuen testuinguruko TECC/TCCC doktrinari jarraituz.

        Balorazioa bi fase handitan banatzen da:

        • 1.Mailako Balorazioa: berehalako bizi-mehatxuak identifikatu eta tratatzen ditu.

        • 2.Mailako Balorazioa: oinetatik burura egiten den ebaluazio sistematikoa da, lehen fasean identifikatu ez diren lesioak edo arazoak detektatzeko.

        Actividades: 3