Salta al contenido principal

Perfilado de sección

  • HASI IKASTAROA

    👋 Ongi etorri! Sakatu bototia eta hasi ikastaroarekin.

    Sarrera →

    • Lehen laguntzei buruzko zalantzak argitzeko, erabili foroa.

  • Sarrera

    Lehen laguntzak ikastaroa: Lehen prestakuntza

    Ikastaro honek oinarrizko material eta teknikak erakusten ditu. Laguntza profesionala iritsi aurretik istripua izan duten edo gaixotasuna bat-batean agertu zaien pertsonei berehalako zaintza egokiak eskaintzeko.

    🎯 Helburu nagusia: Bizia mantentzea, konplikazioak saihestea eta laguntza eskaintzea da.

    👥 Nori zuzenduta dago?

    Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako profesional eta kirol monitoreentzat bideratutako ikastaroa da.

    Athloneko sorosle bat umeak simulatzen duen panpin baten aurrean, sorosten
    🎓

    Lorpena

    Teoria ikusita eta ariketa guztiak gaindituta ZIURTAGIRIA lortzeko gai izango zara! Euskal Autonomia Erkidegoan Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan jarduteko lehen laguntzetako prestakuntzari buruzkoa.

    📋 Lan prozesua

    1. Ikasi Modulu bakoitzean infografia eta bideoen bitartez ikasiko duzu.
    2. Praktikatu Ariketa didaktikoen bidez kontzeptuak finkatuko dituzu.
    3. Baloratu Modulu amaieran galdetegia bete hurrengora igaro ahal izateko.
    ⏳

    GOGORATU: Zeregina begiratu eta osatu beharko duzu hurrengora igaro ahal izateko. Botoia gaitzeko beharrezko denbora igaro ondoren aktibatuko da; aprobetxatu tarte hori edukia ondo berrikusteko.

    Hasi →

    Actividades: 0
  • 1. Modulua: Lehen urratsak

    Modulu honetan larrialdietako laguntzak emateko hasierako kontzeptuak landuko dira: bat-bateko heriotza kardiakoaren epidemiologia, BAS protokoloaren (Babestu, Abisatu, Sorostu) aplikazioa, "urrezko orduaren" garrantzia eta biktimaren lehen zein bigarren mailako balorazio sistematikoa egiteko metodologiak.

    Lortuko dituzun gaitasunak:

    • BAS protokoloa zuzen aplikatzea, soroslearen, ingurunea eta biktimaren segurtasuna bermatzeko.
    • Denboraren eragina ("urrezko ordua") ulertzea, biziraupenean eta ondorio larriak saihesteko orduan duen garrantziaz jabetuz.
    • Lehen eta bigarren mailako balorazio sistematikoa egitea (XABCDE protokoloa jarraituz), bizitza arriskuan jartzen duten egoerak detektatzeko.
     
    Actividades: 4
  • 2. Modulua: Biziraupen katea

    Modulu honetan bihotz-gelditze baten aurrean pertsona baten bizitza salbatzeko jarraitu beharreko ekintza-sekuentzia kronologikoa azalduko da. Horrez gain, miokardio-infartu baten eta bat-bateko heriotza kardiako baten arteko ezberdintasun kliniko nagusiak aztertuko dira.

    Lortuko diren gaitasunak:

    • Biziraupen katea osatzen duten lau urrats kritikoak identifikatu eta ordenatzea.
    • Miokardio-infartua (zirkulazio-arazoa) eta bat-bateko heriotza kardiakoa (arazo elektrikoa) zehaztasunez bereiztea.
    • Larrialdi-zerbitzuei (112 / SOS Deiak app-a) abisua azkar eta modu eraginkorrean ematea, beharrezko informazio guztia argi helaraziz.

     
    Actividades: 0
  • Modulu honetan konorte gabe dauden biktima heldu zein haurren aurrean nola jokatu ikasiko da: arnasketa agonikoa (gasping) identifikatzea, aire-bideak irekitzea, segurtasun alboko posizioa erabiltzea eta bihotz-masajea zein aireztapenak modu teknikoan egiten.

    Lortuko diren gaitasunak:

    • Biktimaren konorte-maila baloratzea eta benetako arnasketa eta arnasketa agonikoa (gasping) bereiztea.
    • Kopeta-kokots maniobra, Guedel kanularen erabilera eta Segurtasun Alboko Posizioa (PLS) egoki aplikatzea.
    • Kalitatezko bihotz-biriketako bizkortzea (konpresioak eta aireztapenak) egitea, helduen, haurren eta edoskitzaileen ezaugarrietara egokituz.
    • Bizkortze-maniobrak noiz eta zein irizpideren arabera gelditu behar diren zehaztasunez jakitea.
     
    Actividades: 0
  • Modulu honetan Kanpoko Desfibrilagailu Automatikoen (DEA/DESA) funtzionamendua aztertuko da: erritmo desfibrilgarriak hautematea, biktimaren toraxa prestatzea eta deskarga emateko orduan segurtasun-neurriak hartzea.

    Lortuko diren gaitasunak:

    • DEAren funtzioa ulertzea fibrilazio bentrikularra bezalako egoerak deskarga bidez lehengoratzeko.
    • Pazientearen azala eta bularraldea elektrodoak jarri aurretik prestaketa (lehortzea, ilea moztea, elementu metalikoak kentzea).
    • Desfibrilagailua erabili eta gailuaren ahots-jarraibideak, BBB maniobra eta deskargak modu koordinatuan egitea.
    • Deskarga emateko unean ingurukoen eta norberaren segurtasuna bermatzeko protokoloak betetzea.
     
    Actividades: 0
  • Azken modulu honetan gorputz arrotzek eragindako arnasbideen buxadurak edo eztarri-trabatzea nola identifikatu eta kudeatu ikasiko da, buxadura partzial zein osoaren arteko ezberdintasunak aztertuz eta adinaren arabera egin beharreko maniobrak landuz.

    Lortuko diren gaitasunak:

    • Arnasbideetako buxaduraren seinaleak hautematea eta egoeraren larritasuna (partziala edo osoa) bereiztea.
    • Buxadurak libratzeko teknika fisikoak aplikatzea: eztul egitera bultzatzea egoera lehenetan, edo eskapula arteko 5 kolpe eta sabel-konpresioak (Heimlich maniobra) alternatzea kasu larrietan.
    • Teknika fisikoak helduen, haurren eta edoskitzaileen anatomiara egokitzea.
    • Buxadura baten ondorioz pertsonak konortea galtzen badu edo bihotz-gelditzean sartzen bada, berehala BBB sekuentziarekin hasteko gaitasuna izatea.
     
    Actividades: 0
  • Amaierako ebaluazioa

    Ikastaroarekin amaitzeko egin azken azterketa,

    eta osatu hurrengoko zereginak.

     
    Actividades: 0