Salta al contenido principal
Requisitos de finalización

Atal honen ardatza hurrengo izando da: Konexioaren bila, bertan hurrengo gaiak landuko direlarik:


● Ulertu eta ulertua izan: Entzute aktiboaren indarra eta emozioaren identifikazioa
● Komunikazio ez bortitzaren oinarriak: Gaztearen hitzen atzean dagoen beharra identifikatzea
● Gatazken kudeaketa bideratzeko tresnak
● Konponbide Kolaboratiboak: Konponbideak hezitzaileak inposatu beharrean, gazteekin
batera sortzea.

1. Ulertu eta ulertua izan: Entzute aktiboaren indarra eta emozioaren identifikazioa

Entzute aktiboa komunikazio eraginkorraren zutabe nagusia da, eta gatazken ebazpenean ezinbestekoa del alderdia da. Entzute sinple eta pasibotik haratago doa, hizlariak transmititzen duen mezua (hitzezkoa zein ez hitzezkoa) ulertu dela erakusteko prozesu kontzientea eta borondatezkoa baita.

Entzute aktiboak eraginkorra izan dadin, dimentsio enpatikoa behar du, hau da, hizlariak adierazitako emozioak eta sentimenduak aitortu eta balidatzea. Enpatia beste pertsonaren ikuspuntuan jartzeko ahalmena da, haren esperientziak eta emozioak, haiek bezala, sentitu gabe ulertzea (Goleman, 1995).