Atal honen ardatza hurrengo izando da: Konexioaren bila, bertan hurrengo gaiak landuko direlarik:
● Ulertu eta ulertua izan: Entzute aktiboaren indarra eta emozioaren identifikazioa
● Komunikazio ez bortitzaren oinarriak: Gaztearen hitzen atzean dagoen beharra identifikatzea
● Gatazken kudeaketa bideratzeko tresnak
● Konponbide Kolaboratiboak: Konponbideak hezitzaileak inposatu beharrean, gazteekin
batera sortzea.
Ikasleen bitartekaritzaren azken helburua ez da gatazka kanpotik inposatutako irtenbide batekin amaitzea, baizik eta gazteek berek sortutako eta bi alderdien beharrak asetuko dituen konponbide bat lortzea. Horrek, harremanak hobetzeaz gain, gazteen autonomia eta erantzukizuna garatzen ditu (Gordon, 2003). Konponbide kolaboratiboen garapenak hiru oinarri teoriko nagusi ditu.