Joan eduki nagusira zuzenean
Osaketaren baldintzak
Baliabidea ikustea

B: Babestu

Lehen urrats honen helburua kaltea handiagoa izatea saihestea da, bai biktimentzat, bai laguntzen dutenentzat.

  • Autobabesa: Norbere burua babestea da lehentasun osoa. Suspertzailearen bizitza bera arrisku larrian badago, ez jardutea da aholkua. Adibidez: eskularruen edota maskaren erabilera.

  • Lekua babestea: Gertakariaren eremua mugatu eta seinaleztatu behar da, arrisku gehigarriak identifikatzeko (hala nola trafikoa, suteak edo arrisku elektrikoak).

  • Biktimak babestea: Lekua ziurtatzean, biktima zeharka babesten da. Arau orokorra istripua izan duen pertsona ez mugitzea da, berehalako arrisku batengatik behar-beharrezkoa ez bada.

  • Funtsezko ekintza: Egoera globala behatzea, arriskuak identifikatzea eta zer prebentzio-neurri hartu erabakitzea hurbildu aurretik.

A: Abisatu

Larrialdietako zerbitzu profesionalekin berehala komunikatzean datza.

Kanal ofiziala: 112 telefonora deitu behar da, Europa osoko larrialdietarako doako telefonora.

Beste kanal bat: 112 SOS DEIAK app-a instalatu dezakezu zure mugikorrean.

 

Beharrezko informazioa: Laguntza eraginkorra izan dadin, honako hauek eman behar dira:

  • Larrialdiaren kokapen zehatza.

  • Zer larrialdi mota gertatu den.

  • Egoeraren ezaugarri bereziak (zauritu kopurua, arrisku espezifikoak).

  • Harremanetarako telefono-zenbaki bat, larrialdi-zerbitzuek behar izanez gero datu gehiago bildu ahal izateko.

 

S: Sorostu 

Osasun-langile profesionalak iristen diren bitartean biktimen bizitza zaintzeko jardueren multzoa da.

Puntu honetan oinarrizko lehen sorospenak aplikatzen dira, hala nola biziraupen katea edo BBBko maniobrak ezagutzea, beharrezkoak badira.

Laburbilduz

Babestu, Abisatu, Sorostu

Hurrengo zereginera pasatzeko botoia 30 segundotan agertuko da...