Ikastaro honek oinarrizko material eta teknikak erakusten ditu. Laguntza profesionala iritsi aurretik istripua izan duten edo gaixotasuna bat-batean agertu zaien pertsonei berehalako zaintza egokiak eskaintzeko.
🎯 Helburu nagusia: Bizia mantentzea, konplikazioak saihestea eta laguntza eskaintzea da.
Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako profesional eta kirol monitoreentzat bideratutako ikastaroa da.

Teoria ikusita eta ariketa guztiak gaindituta ZIURTAGIRIA lortzeko gai izango zara! Euskal Autonomia Erkidegoan Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan jarduteko lehen laguntzetako prestakuntzari buruzkoa.
GOGORATU: Zeregina begiratu eta osatu beharko duzu hurrengora igaro ahal izateko. Botoia gaitzeko beharrezko denbora igaro ondoren aktibatuko da; aprobetxatu tarte hori edukia ondo berrikusteko.