👋 Ongi etorri! Sakatu bototia eta hasi ikastaroarekin.
Lehen laguntzei buruzko zalantzak argitzeko, erabili foroa.
Ikastaro honek oinarrizko material eta teknikak erakusten ditu. Laguntza profesionala iritsi aurretik istripua izan duten edo gaixotasuna bat-batean agertu zaien pertsonei berehalako zaintza egokiak eskaintzeko.
🎯 Helburu nagusia: Bizia mantentzea, konplikazioak saihestea eta laguntza eskaintzea da.
Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako profesional eta kirol monitoreentzat bideratutako ikastaroa da.

Teoria ikusita eta ariketa guztiak gaindituta ZIURTAGIRIA lortzeko gai izango zara! Euskal Autonomia Erkidegoan Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan jarduteko lehen laguntzetako prestakuntzari buruzkoa.
GOGORATU: Zeregina begiratu eta osatu beharko duzu hurrengora igaro ahal izateko. Botoia gaitzeko beharrezko denbora igaro ondoren aktibatuko da; aprobetxatu tarte hori edukia ondo berrikusteko.
Modulu honetan larrialdietako laguntzak emateko hasierako kontzeptuak landuko dira: bat-bateko heriotza kardiakoaren epidemiologia, BAS protokoloaren (Babestu, Abisatu, Sorostu) aplikazioa, "urrezko orduaren" garrantzia eta biktimaren lehen zein bigarren mailako balorazio sistematikoa egiteko metodologiak.
Lortuko dituzun gaitasunak:
Modulu honetan bihotz-gelditze baten aurrean pertsona baten bizitza salbatzeko jarraitu beharreko ekintza-sekuentzia kronologikoa azalduko da. Horrez gain, miokardio-infartu baten eta bat-bateko heriotza kardiako baten arteko ezberdintasun kliniko nagusiak aztertuko dira.
Lortuko diren gaitasunak:
Modulu honetan konorte gabe dauden biktima heldu zein haurren aurrean nola jokatu ikasiko da: arnasketa agonikoa (gasping) identifikatzea, aire-bideak irekitzea, segurtasun alboko posizioa erabiltzea eta bihotz-masajea zein aireztapenak modu teknikoan egiten.
Lortuko diren gaitasunak:
Modulu honetan Kanpoko Desfibrilagailu Automatikoen (DEA/DESA) funtzionamendua aztertuko da: erritmo desfibrilgarriak hautematea, biktimaren toraxa prestatzea eta deskarga emateko orduan segurtasun-neurriak hartzea.
Lortuko diren gaitasunak:
Azken modulu honetan gorputz arrotzek eragindako arnasbideen buxadurak edo eztarri-trabatzea nola identifikatu eta kudeatu ikasiko da, buxadura partzial zein osoaren arteko ezberdintasunak aztertuz eta adinaren arabera egin beharreko maniobrak landuz.
Lortuko diren gaitasunak:
Ikastaroarekin amaitzeko egin azken azterketa,
eta osatu hurrengoko zereginak.