Lehen mailako balorazioa pazientearen zainketaren lehen minutuetan egiten da. Bere helburua bizitza berehala konprometitzen duten egoerak identifikatzea eta zuzentzea da.
X-A-B-C-D-E akronimoaren ordenari jarraitzen zaio.
X - Hemorragi masiboa: Odoljario masiboaren kontrola
X letra A-ren aurretik jartzen da, hemorragia masibo batek pazientea minutu gutxitan hil dezakeelako, baita aire-bidea ziurtatu baino lehen ere. Berehalako kontrola prioritarioa da.
Zer ebaluatzen da?
Bolumen handiko hemorragia aktibo ikusgarria egotea.
Odoljarioaren kokapena eta izaera (arteriala, zainetakoa, kapilarra).
Kontrol-neurriak
Zuzeneko presioa zauriaren gainean.
Hemostasia benda konpresiboekin edo agente hemostatikoekin.
Identifikatu beharreko hemorragia motak: arteriala (odol gorri argia, bihotz taupadekin batera irtetzen dena), kapilarra (motela eta iluna), zainetakoa (jarraitua eta iluna); baita otorragia (belarriko odoljarioa) eta epistaxia (sudurreko odoljarioa) ere.
A - Aire-bidea iragazkorra al da?
Helburua pazienteak arnastu dezakeela bermatzea da. Aire-bidea butxatua badago, esku-hartzeak berehalakoa izan behar du.
Nola ebaluatzen da?
I-E-S (VOS): Ikusi (bularraren mugimenduak), Entzun (aire irteera eta sarrera), Sentitu (aire fluxua masailean edo eskuz).
Pazienteari hitz egin dezakeen galdetu (behar bezala erantzuten badu, aire-bidea iragazkorra da).
Aire-bidea EZ bada iragazkorra - esku-hartzeak:
Bekoki-kokots maniobra (trakzio mandibularra edo subluxazio mandibularra zerbikaleko lesio susmoa badago, beti profesionalen eskutik).
Guedel hodia edo sudur-faringeako hodia.
Laringe-maskara (gailu supraglotikoa).
IOT: Intubazio Orotrakeala.
B - Arnasketa
Aireztapenaren eraginkortasuna ebaluatzen da. Aire-bide iragazkor batek ez du bermatzen arnasketa egoki bat.
Zer ebaluatzen da?
Oxigeno saturazioa: pultsioximetro bidez. Balio normala: 95-100%. Hipoxemia <95% bada.
Zeinuak eta sintomak: disnea, muskulu osagarrien erabilera, ezohiko arnas hotsak (sibilantziak, ronkusa, krepitatzaileak...), zianosia, Biot (ataxikoa), Kussmaul edo Cheyne-Stokes bezalako arnas patroien agerpena.
Arnas maiztasuna (FR) eta patroia: eupnea (12-20 rpm), takipnea (>20 rpm), bradipnea (<12 rpm), gasping (arnas agonikoa, irregularra).
C - Zirkulazioa
Pazientearen egoera hemodinamikoa ebaluatzen du. Shok-a edo konpromiso zirkulatorioaren zeinuak bilatzen dira.
Zer ebaluatzen da?
Zianosia: ezpain, azazkal edo azaleko kolore urdinxka (ehun-hipoxiaren zeinua).
Betetze kapilarra: normala <2 segundo. >2 segundo hipoperfusioa adierazten du.
D - Defizit neurologikoa
Pazientearen kontzientzia maila eta egoera neurologikoa ebaluatzen da.
Ebaluazio-tresnak:
Glasgow Eskala (GCS): begien irekiera (1-4), ahozko erantzuna (1-5) eta erantzun motorea (1-6) baloratzen ditu. Guztira: 3-15 puntu. Normala: 15. Larria: ≤8.
AVDI / AVDN: Alerta, Verbal (ahozko estimuluei erantzuten die), Dolor (minari erantzuten dio), Inconsciente (ez du erantzuten).
Pupilak: miosia (txikiak, adibidez, opioideen intoxikazioetan), midriasia (dilatatuak, adibidez, hipoxia eta garuneko heriotza kasuetan), anisokoria (asimetrikoak, lesio neurologiko larriak adierazten dute).
Jarrera patologikoak: dekortikazioa (lesio kortikala, besoak flexionatuta) eta dezerebrazioa (garun enborreko lesioa, gorputz-adarren luzapena, pronostiko txarragoa).
Gluzemia kapilarra: kontzientzia mailaren alterazioaren arrazoi gisa hipogluzemia baztertzeko (normala: 70-110 mg/dL).
E - Exposizioa / Esplorazioa
Pazientea erabat agerian uzten da ezkutuko lesioak bilatzeko, betiere intimitatea babestuz eta hipotermia saihestuz.
Zer ebaluatzen da?
Gorputz-tenperatura: hipotermia (<35°C), febrikula (37,1-38°C), sukarra (>38 °C), hipertermia (>40°C).
Manta termikoa (bero edo hotz, beharraren arabera): hipotermia saihesteko edo bero-kolpeetan hozteko erabiltzen da.
Hurrengo zereginera pasatzeko botoia 60 segundotan agertuko da...