Skip to main content
Completion requirements
View

Bihotzeko baten aurrean, denbora bihotz-giharra da ("Time is muscle"):

  • %50eko aldea: Infartu bat jasaten duen pertsona bati arteria butxatua zabaltzen bazaio (angioplastia bidez) lehenengo 90 minutuetan, bizirik irauteko eta ondoriorik ez izateko aukerak %50 handiagoak dira 3 ordu itxaroten denean baino.

Garunari odol-fluxua mozten zaionean, denbora garuna da ("Time is brain"):

  • Milioika neurona galduta: Garuneko iktus iskemiko baten kasuan, tratamendua jaso gabe pasatzen den minutu bakoitzeko 1,9 milioi neurona hiltzen dira.

  • Lehen 60 minutuak: Iktusa gertatu eta lehen orduan tronbolitikoa jasotzen duten pazienteek %40 aukera gehiago dituzte handik hilabete batzuetara inolako ezintasunik edo ondoriorik gabe bizitza normala egiteko, 3 ordu beranduago jasotzen dutenekin alderatuta.

Datu deigarria: Ospitalera iritsi aurreko heriotza traumatikoen %60-80 inguru odoljarioen (hemorragien) ondorioz gertatzen dira. Zauri horietako asko urrezko orduan konprimitu eta estutu izan balira, heriotza horiek saihestu ahalko liratezke.

Hurrengo zereginera pasatzeko botoia 20 segundotan agertuko da...